Kolorearen iragana bilatzen
Hiri margotua deitzen diote batzuek, arrazoia kaleetan zehar zabalduta dauden muralak dira.Ekintza hori 2007an sortu zen, kaltetuta edo zaharkituta zeuden fatxadak edertzeko asmotan, horma hauek pintatzeko arduradunak “Brigadas de la Brotxa” izenarekin ezagutzen ditugu, 16 eta 20 urte bitarteko gazteek osatzen dute, beraz, fatxadak berrituz gain gazte hauei lan bat eskaintzeko aukera ere bada.
Denboran atzera buelta eginez irudiek beraien kolorea galdu eta iluntzen direla ohartzen gara. Ia alde zaharreko fatxada guztiak gris eta beltz kolorea erakusten hasi ziren, orain kolore biziei eta argiari ongietorria ematen die. Arabako hiriburuaren historian zehar bidaiatzera eramaten gaituzte eraikinetako muralek, antzinako plaza, harresi eta jauregiak egungo arte abangoardiak biltzen ditu.





Sortzaileen esanetan adierazpen publikoa duen lana da, Christina eta Veronica Werckmeister haizpek bisitarien joan etorria erakarri nahi dute hondatuta zeuden fatxadak berriztatuz, Izan ere azken urteetan oso igarotze gutxi izan du toki honek. Gasteizko udalak eta Werckmeister ahizpek proiektu artistiko hori martxan jartzea erabaki zuten, artista profesional eta gazte askoren laguntzarekin.
Denboraren poderioz zikintzen joan diren hormak garbitze prozesu bat jasan dute, bizitasun eta edertasun ikaragarri batean utziz. Kaleei zentzu berri bat eman zieten koloreek, hiritarrek, auzokoek eta bisitariek disfruta zitzaten. Pintaturiko 1000 metro karratu baino gehiagok zentzumenentzako oparia eta ibiltariarentzako esperientzia polit hori Buruileria plazan hasten da, antzinako hiriko ipar sarbidetik hain zuzen,-bertan Andra Mari katedrala ikus daiteke- plazak bere izaera gordetzen du oraindik, tela eta trapuen salmentak bertan kokatzen baitziren. Artistek tradizio hori kontuan hartuz lehenengo murala osatu zuten 2007an mugimenduan diruditen tela gorri eta ikusgarriak irudikatuz.
Harresi berritua osatzen duen harriak marrazten duen zurezko pasarelatik, bisitariak paseatzen hari direla, mugakide den eraikineko muralak disfruta ditzake, gerraren eta denboraren erasoak dituen arren zuzen dirau. Gune egokia zaharraren eta berriaren arteko begirada bat izateko, erdi aroaren eta abangoardiaren arteko kontrasteez ohartzeko.
Hedegile, Aiztogile, Zapatagile eta errementari kale estuetan “Eskus esku” muralek musika dute oinarri, lana eta artea lotuta doaz marrazki delikatu hauetan.
Berdintasunaren eta integrazioaren aldeko muralak ere ikus daitezke. Izan ere Alde Zaharrean mendean zehar bertako hiritarrek judutar eta arabiarrekin bizi izan dira, gaur egun ere etorkin ugari bizi dira bertako etxeetan. Montehermoso jauregira bidean, errespetuaren aldeko mezua zabaltzen da hormetako kolore hotz eta beroen bitartez.
Muraletako kolorea aurkitu ondoren, bisitariak hiriaren kolorearekin topo egiten du, berdearekin. Ekologiaren eta ingurumenaren kolorea da. Frantzia kalean dagoen, orain dela gutxi estreinatutako “Maite zaitut berde berdea” muralean ikusten da kontzeptu hori irudikatuta. Badauka Gasteizek zer erakutsi berdearen inguruan, Europako hiriburu berdea izendatu baitute, berdeaz gain Gasteiz kolore askorekin janzten da bere kaleetara hurbiltzen zaizkion bisitarientzat.
