top of page

Auzokideei galdetegia

Alde Zaharretik gindoazelarik, auzokideei galdetegi labur bat egitea otu zaigu. Izkin estrategiko batean jarri gara, kantoitik gora doazela ez gaitzaten ikusi, eta kalea hartu bezain laster egin diegu 'eraso'. Hauexek dira hiru 'aldezahartarrei' atera dizkiegunak.

​

Galderak:

​

1. Zer da Alde Zaharrak duen gauzarik hoberena?
2. Eta okerrena?
3. Zein da zure txoko kuttuna?
4. Gomendatuko diguzu taberna edo jatetxeren bat?

​

Blanca López de Alda

58 urte. Hedegile kalean bizi da.

 

 

 

1. Ondare historikoa, oso oparoa delako. Eta obrekin txukundu dute, lehen okerrago zegoen.
2. Martxa gaueko zaratak eta zikintasuna.

3. Katedral zaharra eta Portaloia.

4. Etxezarra gustoko dut, Txikita kalean.

Maialen Bastida

20 urte. Olagibel kalean bizi da.

 

 

1. Jai giroa eta aniztasuna. Edonork aurki dezake bere txokoa.
2. Auzo zaharra da, eta etxe batzuk ez daude bizitzeko moduan.
3. Gaztetxea eta Kutxi kalea!
4. Bazkaltzeko, Zazpia. Afaltzeko, El Refugio. Eta martxarako, Txapeldun.

Juan González, 53 urte.

Aldundiaren parean bizi da.

​

1. Polita da, xarma berezia du. Gainera asko hobetu da, itxuraz eta zainketari dagokionez.
2. Ezer ez... akaso aldapa gehiegi dagoela!
3. Matxete plaza... eta hango jatetxeak, kar kar.
4. Gehiegi daude. Zaila da huts egitea, egia esan. El Portalón bizio bat da, baina garestia!

  • w-facebook
  • w-twitter
  • w-googleplus

​© Copyright 2023 Real Estate Co. No animals were harmed in the making.

bottom of page