Toki ugari daude bisitatzeko baina garrantzitsuena Andra Mari katedrala dela esan genezake. Herri txiki batek altxor handiak izan ditzake, Gasteizek duen monumentuzko ondareak hori adierazten digu eta bereziki Andra mari elizak, momentu honetan eraberritze lanetan dagoena baina bisitatu daitekeena.
Andra Mari katedrala eraikitzea garai hartan erronka izugarri bat izan zen, orduan erabiltzen ziren teknikak erabili zituzten hiritarrek tenplua altxatzeko, karea eta area nahastuz eta mailu eta zizelarekin landutako harriak.
Estilo gotikoko eraikuntza honek “katedral” maila Gasteizko diozesiaren sorrerarekin (1862)lortu zuen.
"Obretan eta zabalik"

Biziki aldatu da denboraren emanean haren morfologia, hiriko harresiari itsatsirik eraiki zutelarik, defentsa egituren itxura ageri du nabarmen kanpoaldetik, zelatarako erronda-bide batez hornitu baitzuten haren perimetroko zati batean. Estilo gotikoaren araberako banaketa ageri du barnealdean: latin gurutzeko oinaeta hiru nabe, gurutze gangez estaliak. Girola batek inguratzen du absidea. Harri biziaren eta aurreko beste eliza baten gainean eraiki zuten katedrala, eliza horren luzerako ardatzak zeharrean ebakitzen zuen berriarena.

Egitura-mailako arazoek sorrarazia, 1994ean zarratzeko beharra izan zuten. Momentu horretan Foru aldundiak adituen eskuetan jarri zuen eraikuntza, Álvaro Amann Urbanismo eta arkitektura saileko arduradunak Giorgio Croci aditu italiarra jarri zuen katedralaren kalteak aztertzeko arduradun lanetan. 1992an lehenengo ikerketa taldea eratu zen Giorgio Crociren agindupean. Juan Ignacio Lasagabaster eta Agustín Azkarate arkeologia katedratikoak ere lan egin zuten, Leandro Cámara y Pablo Latorre arkitektoekin batera.
1999.en Andra Mari katedraleko fundazioak,-3 patroik zuzendua; Arabako foru aldundia, Gasteizeko udaletxea eta gotzainak- 3.386 milioi pezeta eman zuten hamarkada oso baten zehar eraikinaren berritze lanentzat.
Urte batzuk beranduago arkitektura arkeologikoko teknika berritzaile bat jarri zuten martxan, eraberritze lanei hasiera emanez. 6 mendetan izan duen sufrimendu guztiak harrietan kalte handia eragin zion. Ikerketa honetarako, morteroak erabili ziren, harri guztiak sentsorez bete zituzten eta hezetasunak kontrolatuko dira, dena laborategitik pasatuz.Aztarnak ere dokumentatzen dira, ikertze prozesu honi esker Gasteizen jatorria ezagutzeko aukera azkartu zen.
“Obretan eta zabalik” arrakastaren sinonimo bihurtu da, honi esker katedrala herriaren erreferente izatera heldu da. Berreskurapen obrak hasi ziren momentuan kontzertuak, erakusketak eta hitzaldiak antolatu ziren, arrakasta hori eliza bizitu zuten bisiten igoeran oinarritu zen. Esaldi hori alde zaharreko lema bihurtu zen, arkeologia munduan pil-pilean zegoen gertakizun bat izateaz gain hiriburua jendearen ahoetan izatera heldu zen.
