Bizi kalitatea
Alde zaharraren etorkizuna eraikitzen ari da, era askotako mugimendu eta bizitzeko era ezberdinen bilgunea da, alde batetik lantoki eta zerbitzu askoren erdigunea da, kulturarena, merkatu eta ostalaritzarena. Berpizte plan honek 3 alderdi horiek jorratzen ditu baina arreta gehien ematen diote bizi kalitateari, hirigunearen alderdi humanoaren eta bizikidetzaren eredu izateko. Hiritarren egunerokotasuna primerakoa izateko esfortzua ikus daiteke.
Aldaketaren faktore bat izan dira, zalantza barik, Alde Zaharraren hainbat aldapetan jarritako eskailera mekaniko polemikoak. Eztabaidak eztabaida, badirudi auzotik egunero igarotzen den jende kopurua hazi dela, eta auzokide ez direnak gehiago hurbiltzen direla hiriko muinora. “Hasieran uste genuen auzoko giroa hausten zutela, baina jarri zituztenetik hobeto bizi gara” dio Alejandrak, Zapatari kaleko bizilagunak. “Jendea maizago dator, eta berpiztu da zonaldea” jarraitzen du emakumeak.
Berriztapen plana

Bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoa izan da alde zahar horren egituraketa zaintzea, naiz eta beti gune historikoa izan den, zonalderik kaltetuena ere izan da. Etxebizitzen berriztapen lanak asko hazi dira azkenaldian (680 azkeneko 3 urteetan)eta kaleetan zehar mugitzeko ere aipatutako arrapalak daude, badituzte baita igogailuak jartzeko proiektua, honek merkatu txikietara heltzeko erraztasunak jartzen ditu, instituzio eta lantegi ezberdinek ere beraien bulegoak bertan jartzea erabaki dute.
Aipatzekoa da ere zerbitzuen aukera, eskolak, kirol guneak, osasun etxea, polizia etxea eta zentro zibiko . Osasun etxea handitzeko eta eskaera ugari izan ditu, bereziki bertan bizi diren pertsona nagusientzat. Eskolan berriz instalazioen hobekuntza bat eta ikasleen arteko oreka mantentzea, izan ere %70a etorkinak dira eskatzen da. Aldabe da gertuen dagoen zentro zibiko bakarra, alde zaharrean ibiltzen direnentzat erreferentzi puntu bilakatu dena. Aparkalekua beste ohiko eskaera bat izaten da, bertan bizi den jendearentzat beharrezkoa ikusten da.
Turismoa
Gasteiz dama zahar bat da, mila urtetik gorako historia duena. Azken hamarkadetan, bere muineko kaleak hondatuz joan ziren: kale zaharkituak, etxe kaltetu eta abandonatuak, eta gauaren martxa giroak bakarrik apurtzen zuen auzo giro apal eta aspergarria. Baina azken urteetako herri ekintza, berriztatze-plan, auzolan eta diru-laguntzei esker, aurpegia aldatu zaio hiriaren bihotzari, haize alaiagoa dabil kale kantoi estuetan zehar. Eta aldaketa horren erakusle indartsuenetakoa da turismoa: Gasteizek hiri nortasun bat garatu du etxetik kanpo, eta lortu du kanpotarrak harresiaren alde honetara erakartzea.
Turismo Saileko zenbaki ofizialek diote urte gutxi batzutan Alde Zaharreko kanpoko bisitarien kopurua hirukoiztu dela, eta aurtengo zifren esperoan, baliteke Green Capital-aren kontuarekin are handiagoak izatea datuak. Urte hasieran hala adierazi zuten behintzat Udaleko iturri ofizialek: “Hiriburu Berde Europarraren izendapena oparia da Gasteizentzat. Turismoak gora egiten jarraituko du, eta onuradun nagusia Alde Zaharra izango da”.
Muino zaharrean gauzatu diren hainbat proiektu eta birgaitzek turismo hori bultzatu dute. “Obrengatik irekia” Santa Maria Katedraleko programa, arte-mural modernoen ibilbidea, harresiaren obrak... ez dago arrazoi bakarra. “Gasteiz Txiki” Alde Zaharreko Auzo Elkartean gure telefono deia hartu eta esan digute “oso positiboak” izan direla proiektu guzti horiek, “baina gauza asko daude egiteko”. Auzo Elkarteko kide den Juan Santamaríaren hitzetan, “Oso ondo dago bisitarientzako guneak txukuntzea, turismoak dirua ekartzen du eta. Baina lehentasuna izan behar duten proiektuak, auzokideen bizi-kalitatea hobetzera zuzendutakoak dira, eta azken urteotan bigarren mailan utzi ditu udalak”.
Laburbiltzeko, aurpegia aldatzen ari zaio Alde Zaharrari, baina oraindik badago asko egiteko, auzokideen ongizatea bultzatu eta bisitarien interesa elikatuko duen oreka horren bila segitzen dugularik.

