Azken mendeetan izan duen aldaketarik esanguratsuena ari da jasaten, eraldaketa honen eragile nagusia erdi aroko alde zahar honen berriztatze lanak dira, eraberritze plan honek bere ondasunei buelta erdi eman nahi dio, monumentu ondarea zaintzeak garrantzia handiena hartu duelarik.

Bisiten hazkundeak eragina izan du ere etxekoengan. Alde Zaharra 'modan' dago berriro hirikoen artean, gusto eta ekintza anitzetara zabaldu da. Ondasun arkitektonikoaren berreskurapena, Kordoi Etxearen edota Eskoriatza-Eskibel Jauregiaren berrikuntza esaterako, lagungarria izan da.

Auzoa ez da hazi ez aldatu baina bere kaleetako etxeetan bizi den jendeak egiten du oraindik bizirautea eta mugimendua edukitzea. 10.000 biztanlek osatzen dute Gasteizko almendra hau.
65 urtetik gorakoak 5 puntu jaitsi ditu azkeneko urteetan eta 15 urtetik beherakoak %11 betetzen dute.
Gaur egun Gasteizen eskaintzen diren etxe merke gehien eskaintzen dituen auzoen artean aurkitzen da, honekin bat etorkin askok bertan bizitzea erabaki dute, 4 auzokidetik 1 etorkina da %22,8a hain zuzen ere.
Auzoa

