Eraikin eta toki esanguratsuak
Bere kaleetatik merkatariak eta nobleak pasatu ziren garai batean, harrizko eraikinen ertzetatik ere ibili ziren hainbat eta hainbat herritar, gaur egun ere mende asko pasatu harren oinezko edozeinek ikus eta disfrutatu ditzake alde zaharreko jauregi eta nobleen etxeak.
Instituzioek jakin izan dute nola eman erabilera egokia toki hauei, horregatik hautsa hartzen utzi beharrean, ekintza publikoek bete dituzte espazio horiek.

Eskoriatza-Eskibel jauregia
Euskal Herriko arkitektura zibilean eredurik garrantzitsuena daukagu eraikin hau, forma eta ornamentazio aldetik. Ingalaterrako Enrique VIII.enaren medikuak Fernan Lopez de Escoriazak agindu zuen XVI. mendean jauregi hau eraikitzea.
Arku dobledun Patio karratu baten inguruan altxatzen da. Aurre fatxada platereskoa ere aipatu beharrekoa da, plaza baten aurrean dagoena, bertan jabeen bustoak ikus daitezke.
Gaur egun Aguirreren Eliz Patronatoko fundazioaren egoitza da, eraikinaren zainketaz arduratzen da, zoritxarrez ezin daiteke bisitatu.





Montehermoso jauregia
Markesen etxea izatetik kulturaren erdigune izatera helduz, XVI. mendeko eraikuntza hau Alde Zaharreko alderik altuenean kokatzen da, Landatxoan.
1524ean eraiki zen gotiko-errenazimendu estilo nahasketa batekin, Hortuño Ibañez de Aguirre eta bere emaztearen aginduz, familiarentzat etxe bihurtuz. Askotan izan zen Espainiar erregeen egotetxe ere. Historikoki erabilera asko izan ditu. Artilleria kuartel izaera izan zuen 3.en Karlisten gerran, baita ere markesen eta apezpikuen egoitza.
Zenbait berriztapen izan ondoren Gasteizko Udalak erosi eta kultura zentro bezala zabaldu zuen Montehermoso jauregia artearen bilgune bihurtuz. Argazki erakusketa, maketa, margo, ekitaldi eta kontzertu eskaini ditu. Honetaz gain badu tailer eta dokumentaziorako hainbat gela eta kafetegi bat.

Arkutxoak
Azpiportalen kale bat osatzen dute Arkutxoek, helburua Alde Zaharra Zabalkunde berriarekin lotzea izan zen XVII. mendean sortu zirenean, Justo Olaguibel arkitektoaren eskutik.
Erdi Aroko Alde Zaharreko muinotik beheko Zabalkunde auzora dagoen tartea gutxitzen dute arkutxoek, maila ezberdineko eremuak eskainiz, horrela erdi aroko kaleetara heltzea erraztu zen.
Kordoi etxea
Pedro Sanchez Bilbao judutar konbertituaren etxeak XV.en erakusleiho bezala jokatzen du, orain “Mejora” fundazioaren egoitza kokatzen da –nagusien laguntzarako-, urtero 40.000ko zenbakiak manejatzen dituzte eta etorkizunerako auzoko beste etxe noble asko berriztatzeko helburua daukate.
Gaona dorrearen aztarnen gainean eraiki zen Gotikoan XIII-XV. mendeetan. Gotikoko ganga polikromatu ikusgarri bat gordetzen du barruan. Gainera orain dela gutxi aurkitu zen bertako sabai batean ugazabak gordetzen zuen altxorra.
Hurtado de Anda dorrea
Bibat eta Bendaña jauregia
Jauregia 1525. urtekoa da, hiru solairu ditu eta harlanduz egina dago. Errenazimenduko forma eta ornamentua erakusten du baita ere gotiko berantiarraren aztarna batzuk. 1984ean Arabako foru aldundiak Fournier karta bilduma hori erosi eta bertan museo bat zabaldu zuen. Karta bildumarik garrantzitsuenena gordetzen duelarik.
Fournier Karten Museoa eta Arkeologi Museoaren elkarketaren emaitza da Bibat. Antzinako karta fabrikaren jabeek Fournier familiak bilduma izugarria egin zuen, eta gaur egun jauregiak Europako kartarik zaharrenak erakusten ditu.
Andra Mari zuriaren plaza eta San Miguel eliza
Hiriaren erdigunea dela esan daiteke, plaza zaharra bezala ere deitu izan zaio, Alde Zaharreko eta Zabalkundearen tartean aurkitzen da. XVII. mendeari dagokio, baina gaur egunera moldatzeko aldaketa ugari jasan behar izan ditu.
Etxez inguratuta dago eta erdian Gasteizko gudaren oroimenerako monumentua dago, Independentzia gerraren seinale. Plazaren alderdi batean San Miguel eliza ikus daiteke, estilo gotiko-errenazentista honek Gasteizen esanguratsu diren Aihotz Plaza eta Zeledonen monumentua zaintzen ditu.
Andatarren dorrea, XV.mendean eraikia, Gasteizko eraikinik zaharrenetakoa da. Gasteizko katedralaren alboan kokatzen da eta hiriaren defentza sistemaren parte garrantzitsua izan zen. Estilo gotikoa dauka eta adreilu eta zurez ornitu zuten.
1984.en urtean, monumentu historikoa izendatu zuten 1981ean egin zioten zaharberritze lana egin eta gero. Gaur egun etxebizitza bezala du bere erabilera eta ezn daiteke bisitatu.
