top of page

Merkatua

Vitoria-Gasteizko udalak antolatutako azoka, hiritarrak bildu daitezen espazio berria sortzeko helburuarekin egiten da, jendearen joan etorriak azokari eta merkataritzari indarra ematen dio kaleei bizitasuna emateaz aparte. Alde Zaharreko muinoa erdi aroz janzten da hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean, 10:30etatik 15:00etara, Hedegile, Aiztogile, Margolari eta San Frantzisko kaleetan. “Alde Zaharreko Denda eta Zerbitzuen Elkarteak” parte hartzen du baina bada ere Arabatik, Gipuzkoatik, Bizkaitik, Nafarroatik eta beste toki askotatik etorritako merkatari eta artisauen presentzia. Produktu askoren artean aukeratu daiteke,  elikagaiak edo artisau-lanak(saskigintza, egurra, urregintza…).



Ekitaldiak ere goza daitezke, merkatu egun hauetan zenbait ekintza antolatzen dira Alde Zaharra girotzeko, adibidez: Haurrentzako Txokoa, Buruileria plazan jartzen dute 12:00etatik 14:00etara, haurren artean arrakasta handia izaten du, jokoak, tailerrak eta beste hainbat eginkizun eskaintzen zaizkielako. Gourmetaren txokoa ere aurkitu daiteke, Erdi Aroko hiriguneko dendetan lortutako txartelekin jaki goxoak probatzeko aukera ematen da.  Horretaz gain upelen ibilbidea deitzen den ibilbidea ere egiten da, Alde Zaharreko merkatarien elkarteko kide diren 10 tabernek euro eta erdiren truke pintxoa eta tragoa eskaintzen diote bisitariari.

Gasteizko eta Arabako interesgune nagusien haineko informazioa lortzeko bi informazio gune daude Alde Zaharrean, bata, San Frantzisko eta Aiztogile kaleen artean eta bestea, Buruileria plazan, nahi izanez gero merkatu egunetan ere zabalik dago eta merkatu eta salmenten inguruko informazio osagarria ere eskuratu daiteke.



Elkarteak antolatutako jarduerak merkatu egunetan:


Muinoko postuak: San Vicenteko maldan eta eskoletan jartzen dira postu hauek, toki hori Almendrako azoketan parte hartzen duten artisauek erabiltzen dute beraien produktuak erakusteko eta saltzeko baina Erdi Aroko Azoka ospatzen den egunetan Alde Zaharreko eta Gasteiz On-eko kideei ere aukera ematen zaie beraien produktuak aurkezteko.


Merkataritzaren ibilbidea: San Frantzisko, Hedegile, Aiztogile kaleetan eta Santo Domingo plazan orotariko produktuak saltzen dituzten merkatuak daude, prezio onenean eta xarmaz betea.


Diseinatzaile berrien ibilbidea:Buileria plazan, Zapatari eta Errementari kaleetan arropa moda, bitxi eta osagarriak diseinatzen dituztenen sorkuntza berriak ikus daitezke.


Haurren txokoa: Txikiei aurkeztuta Buruileria plazan tailerren, eskulanen eta jokoen guneak disfruta ditzakegu.
Informazio postua: Hiri merkataritza salmenten publizitatea egin nahi bada ere aukera dago Almendrako azokan postu bat jartzeko.

  • w-facebook
  • w-twitter
  • w-googleplus

© Copyright 2023 Real Estate Co. No animals were harmed in the making.

bottom of page