Historia
Gasteizko Alde Zaharra
​
1181. urtean lehenengo hiru kaleak eraiki ziren (Santa Maria, Fray Zakarias eta Eskolak) Nafarroako erregeak Nova Victoria hiria fundatzean.
​
​
​
Muralak: Artea zaharrean
Alde Zaharraren aurpegia jada ez dira bakarrik etxe zaharrak eta harrizko espaloiak. Muralak bete-betean sartu dira muinoko paretak kolorez bustitzera. Ikusi nahi?
Auzokideen iritzia
Alde Zaharrean bizi diren pertsonei galdetu diegu ea zer duten gustoko, zeintzuk diren haien txoko kuttunak, eta abar.
Muinoa ezagutzen
Ibilbidea Alde Zaharretik ​
Argazki bilduma​​
Santa Maria Katedrala ​
Gasteizko alde zaharra oinez egiteko txoko bat da, paseatzen gozatzeko, auto eta ardura gabe. Gasteiz bere kaleetan irudikatzen da, bere eraikinetan eta hormetan.
Ereduzko hirigunea honek, erdi aroko aztarna ugari kontserbatubaititu. Eraikin askok denboraren iraganari aurre egin die eta gaur egun Multzo historiko izendatu dutenen etxe, jauregi eta plaza gotiko ikusteko aukera dago. Antso Jakitunaren aginduz Erdi Aroan eraiki zutenean eman zioten almendra forma mantentzen du. Aipatzekoa da baita ere auzokideentzat egindako eraberrikuntza planak ere bere emaitzak lortzen ari dela, bizilagunen irisgarritasuna hobetzea premiazkoa izan baita.
​
Bertako kaleek murgilarazi gaituzte historiako une horretan izan ere antzinako ogibideen izena dute: Hedegile, Errementari, Zapatari, Aiztogile, Pintore... Kale horietan daude, hain justu, hiriko eraikinik zaharrenak eta ederrenak. Esan beharra daukagu Gasteizko auzokideek badutela harro egoteko arrazoia.
​Gasteizko Alde Zaharra
​
"Zaharra berri"
Gasteizko Alde Zaharrak 820 urte bete ditu, baina zeharo bizirik dirau. Kale eta kantoietatik zehar mugitu gara, zaharra eta berria nahasten diren txoko horien bila.
